Berrikuntzaren gaia landuko dute Ostiralak Debegesan
Enpresak berrikuntzaren eta honen sistematizazioaren garrantziaz eta onurez sentsibilizatzea, berrikuntza sistemak ezarri dituzten gertuko enpresen ereduak ezagutzera ematea eta berrikuntzaren prozesua sistematizatzeko tresnak aurkeztera emateko jardu...
Enpresak berrikuntzaren eta honen sistematizazioaren garrantziaz eta onurez sentsibilizatzea, berrikuntza sistemak ezarri dituzten gertuko enpresen ereduak ezagutzera ematea eta berrikuntzaren prozesua sistematizatzeko tresnak aurkeztera emateko jardunaldia antolatu du Debegesak barikurako. IK4-Tekniker enpresaren parte-hartzearekin, 09:30etik 11:00etara izango dira saioak. Parte hartzea doakoa da. Jardunaldian berrikuntza kudeatzeko DomINNO izeneko metodologia aurkeztuko du IK4-Teknikerrek. Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete on-line www.debegesa.com web orrian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.