Emaintza oso onak laga dituzte Plantetan antzerki topaketek
Ikastaroaren eta antzerki emonaldien balorazio oso positiboa egin dute Plantetan antzerki topaketen antolatzaileek. Ikastaroetan hamalau lagun batu ziren, 16 eta 50 urte bitattekoak. Giro on-ona egon zen euren artean. Irakasleak, bestalde, oso gustura ...
Ikastaroaren eta antzerki emonaldien balorazio oso positiboa egin dute Plantetan antzerki topaketen antolatzaileek. Ikastaroetan hamalau lagun batu ziren, 16 eta 50 urte bitattekoak. Giro on-ona egon zen euren artean. Irakasleak, bestalde, oso gustura gelditu ziren, bai taldeagaz bai lekuagaz. Kofradia Zaharra toki egokia iruditu zitzaien, argitsua eta aproposa horrelako lanak egiteko. Emanaldie dagokienez, izugarrizko arrakasta eduki dute. Gure Bide Galduak eta Eguzkiaren Bidaia antzezlanek jende asko batu dute euren bueltan.