Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Lander Fernandez Arrinda preso ohia atxilotu dute Erroman

Italiako Segurtasun Indarrek, Espainiako Poliziaren laguntzarekin, Lander Fernandez Arrinda ETAko preso ohia atxilotu dute Erroman (Italia), Barne Ministerioak baieztatu duenez. Hura atxilotzeko eta entregatzeko euroagindua onartu eta egun batera izan ...

Lekeitioko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2012/06/13

Italiako Segurtasun Indarrek, Espainiako Poliziaren laguntzarekin, Lander Fernandez Arrinda ETAko preso ohia atxilotu dute Erroman (Italia), Barne Ministerioak baieztatu duenez. Hura atxilotzeko eta entregatzeko euroagindua onartu eta egun batera izan da atxiloketa Italiako hiriburuan. Izatez Bilbokoa da Fernandez, Santutxu auzokoa, baina ama lekeitiarra du, eta bizi osoan igaro ditu oporrak bertan.

Bilbotarrak kartzela-zigorra bete zuen Frantzian. 2003ko azaroaren 18an atxilotu zuten, ETAko beste kide batekin batera, auto bat lapurtzera zihoazenean. ETAko preso ohia talde terroristako kide izatea eta legez kanpo armak eta dokumentu faltsuak eramatea leporatuta zigortu zuten, besteak beste. Zigorra beteta, Frantziatik kanporatu egin zuten 2008ko urtarrilaren 23an. Espainiako Estatuan libre geratu zen momentu horretan haren kontrako salaketarik ez zegoelako. 2008ko maiatzean ertzain batzuk Santutxun atxilotu zutela eta haiei laguntzeko mehatxatu eta kolpatu zutela salatu zuen. Hurrengo urtean, 2009ko ekainaren 14an, Barajasen atxilotu zuten Venezuelatik bueltan. Kartzelan sartu zuten 2000n eta 2002an kale indarkeria ekintza batzuetan parte hartzea egotzita. Hala ere, uztailaren 3an libre geratu zen 40.000 euroko bermea ordainduta. 2010eko urriaren 27an berriro ezarri zioten kartzela-zigorra, hiru urtekoa, Askatasunaren aldeko zozketa batzuk saltzeagatik ETAri laguntzea leporatuta. Azken ebazpen hori, ordea, bertan behera utzi zuen Auzitegi Gorenak 2011ko uztailean, eta Lander Fernandez absolbitu egin zuten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.