Umeen euskal jaia antolatu du Gure Ametsa dantza taldeak domekarako
Mutrikuko Gure Ametsa Dantza Taldeak antolatuta, umeen euskal jaia egingo da domekan. Mutrikuko dantzariekin batera, Urnieta, Ermua eta Zarautzkoak ibiliko dira. Albokako parkean bilduko dira talde guztiak 10:30ean. Ordubete beranduago, kalejiran atera...
Mutrikuko Gure Ametsa Dantza Taldeak antolatuta, umeen euskal jaia egingo da domekan. Mutrikuko dantzariekin batera, Urnieta, Ermua eta Zarautzkoak ibiliko dira.
Albokako parkean bilduko dira talde guztiak 10:30ean. Ordubete beranduago, kalejiran aterako dira, eta 13:30ean, Goiko Plazan elkartuta, talde bakoitzak bere dantza erakustaldia egingo du.
Bazkaritan batuko dira gero, eta atsedenaldiaren ondoren, 17:00etan Alardea egingo da Goiko Plazan. Euria egingo balu, Miruaitz frontoian batuko dira