Alkaregin elkarteak antolatuta, txirrindularitzaren inguruko erakusketa eta hitzaldia egongo dira eguenean
Alkaregin elkarteak antolatuta, Kepa Bedialauneta markinarrak txirrindularitzaren gainean prestatutako erakusketa zabalduko da gaur, 19:00etan Karmeldarren erakusketa gelan. Aurkezpenean, gainera, Miguel Madariaga Euskadiko Txirrindularitza Iraskundear...
Alkaregin elkarteak antolatuta, Kepa Bedialauneta markinarrak txirrindularitzaren gainean prestatutako erakusketa zabalduko da gaur, 19:00etan Karmeldarren erakusketa gelan. Aurkezpenean, gainera, Miguel Madariaga Euskadiko Txirrindularitza Iraskundearen presidentea eta hamabost urtez Euskaltel-Euskadi taldeko managerra izan zenak, Amets Txurruka Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak, eta Gorka Gerrikagoitia euskal txirrindulari ohiak, txirrindularitzaz arituko dira hitzaldian Josu LoroƱo kazetariaren gidaritzapean. Erakusketa, astelehenetik barikura 18:00etatik 20:30era egongo da zabalik, eta zapatu domeketan 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.