Ion Maiaren ‘Gazta zati bat’ dokumentala emongo dute barikuan Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean
Nazioen Munduako kide Dani Oiarbidek aurkeztuta, Ion Maia zuzendariaren Gazta zati bat dokumentala emongo dute barikuan, 19:30ean, kultur aretoan. Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar x...
Nazioen Munduako kide Dani Oiarbidek aurkeztuta, Ion Maia zuzendariaren Gazta zati bat dokumentala emongo dute barikuan, 19:30ean, kultur aretoan. Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumentala.