Produktua merkaturatzeko egokitasuna eta aurkezpen saria Lekeitioko Danontzat dendak eroan du eta sormen saria Lekeitioko Irigoien Optikarentzat izan da. Amorotoko Oleta auzoko Ibai-gane jatetxeak aldiz, lehiakortasuna hobetzeko proiektuen lehiaketa irabazi du.
Erakusleiho lehiaketan
Lorak Estherrek lehenengo saria jaso du eta
Josune Jantziak dendak bigarrena. Ainara Basurko Leartibai Garapen Agentziako kudeatzaileak eta Kepa Jugo Bilboko Merkataritza Ganberako teknikariek eman zituzten, hurrenez hurren.
Lehiakortasuna hobetzeko proiektuen lehiaketako irabazlea Ibai-gane jatetxea izan zen eta saria Aitor Maguregi jatetxeko sukaldariak hartu zuen.