Murua eta Kastelein lehenengoak Lekeitioko Triatloian
Ainhoa Murua zarauztarra eta Nicholas Kastelein australiarra izan dira Lekeitioko XX. Triatloiko irabazleak. 471 triatletak zeukaten izena emonda probarako, eta, euria egiten zuela eta 406 izan ziren, azkenean, Isuntzako hondartzatik atera zirenak. Hor...
Ainhoa Murua zarauztarra eta Nicholas Kastelein australiarra izan dira Lekeitioko XX. Triatloiko irabazleak. 471 triatletak zeukaten izena emonda probarako, eta, euria egiten zuela eta 406 izan ziren, azkenean, Isuntzako hondartzatik atera zirenak. Horietatik 60 emakumeak izan ziren, eta euren artean, Londresko Joko Olinpikoetan egongo den Ainhoa Murua Codeam Triatloi Elkarteko triatleta. Zarauztarrak proba bikaina egin zuen, eta erraz ibili zen aurrean, 1.09.08ko denbora eginez. Gizonezkoek, norgehiagoka gogorragoa izan zuten aurrean. Nicholas Kastelein australiarra eta Saltoki Trikideak taldeko Ignacio Mulleren arteko lehia bizia izan zen, baina, azkenean, sei segundoko aldea atera zion australiarrak nafarrari.
Probako antolatzaile Garraitz Kirol Taldeak be emaitza bikainak lortu zituen. Emakumezkoetan, bosgarren eta seigarren egin zuten, hurrenez hurren, Mireia Arrillaga eta Goizalde Onaindiak, eta gizonekoetan, laugarren geratu zen Ander Okamika, zazpigarren egin zuen Haritz Garatek, eta hamargarren Joseba Iturraspek.