Reina enpresako langileen egoera «beherala argitzea» eskatu du LAB sindikatuak
Reina enpresa taldeko langileak mobilizatu egin dira azkan orduetan. LAB sindikatuaren babespean, Reinatarrei «interes partikularren gainetik langileen egoera berehala argitzea eta konpontzea» eskatu diete. Sindikatu abertzaleak jakitera emon duenez,...
Reina enpresa taldeko langileak mobilizatu egin dira azkan orduetan. LAB sindikatuaren babespean, Reinatarrei «interes partikularren gainetik langileen egoera berehala argitzea eta konpontzea» eskatu diete.
Sindikatu abertzaleak jakitera emon duenez, Reina enpresa taldeak bi itsasontzi eduki ditu: Hodeiertza eta Antiuko Ama. Lehenengoa desegitera bidali zuten «horren trukean diru laguntza publikoak kobratuz». Eta bigarrena salmentan ipini dute. Itsasontzi bietako langileekin negoziatzen hasi baziren be, langileen egoera definitzeko zegoela, langabeziara bidali zituzten –langabezia biologikoa–, langileek kontratazio finko-etena zeukatelako. Hori horrela, langileen egoera zalantzazkoa da: ez dituzte kaleratu, hortaz, ez daukate beste inon lanean hasterik, ez kalteordainen planteamendua egiterik.