‘Antiguako Ama’, itsaso aurrean
Arraun Astearen barruan, Itsasaurre plaza hartu zuen joan den zapatuan Antiguako Ama traineruak: Jon Lete entrenatzailearen agindura KAE 1 ligan ariko diren mutilek aurkezpen ekitaldia egin zuten bertan. Ikuslerik ez zen falta izan, eta Ondarroako Arra...
Arraun Astearen barruan, Itsasaurre plaza hartu zuen joan den zapatuan Antiguako Ama traineruak: Jon Lete entrenatzailearen agindura KAE 1 ligan ariko diren mutilek aurkezpen ekitaldia egin zuten bertan. Ikuslerik ez zen falta izan, eta Ondarroako Arraun Elkarteko arduradunak «pozik» agertu dira ekimenak eduki zuen harreragaz.
Eguraldiak, dena dela, ez zuen bat be lagundu, eta aurkezpenaren osterako iragarrita zegoen koadrilen arteko estropada bertan behera geratu zen euria tarteko.
Domekan Ondarroako badian jokatutako estropada bestelakoa izan zen: eguraldia lagun, jendea batu zen estropada eremuaren bueltan. Ligaren atarian, arraunlariek maila ona emon zuten.
2013an be Arraun Astea egingo dela iragarri du arraun elkarteak.