Aurrekontuen gaineko azalpenak emango dizkie udalak herritarrei bihar
Aurrekontuen onarpenerako udal osoko bilkura egin aurrean, herritarrekin bilduko dira Mutrikuko dal ordezkariak. Bertan, aurrekontuen nondik norakoen berri emango dute. Informazioa saioaren helburua informazio zuzena eta zabala eskaintzea da. “Au...
Aurrekontuen onarpenerako udal osoko bilkura egin aurrean, herritarrekin bilduko
dira Mutrikuko dal ordezkariak. Bertan, aurrekontuen nondik norakoen berri emango
dute. Informazioa saioaren helburua informazio zuzena eta zabala eskaintzea
da. “Aurten aurrekontu mugatuak ditugu esku artean. Prestatutakoa erakutsi
nahi diegu herritarrei, eta datu guztiak eskaini”, azaldu du Joseba Palenzuela
alkateak. Horrekin batera, udalaren egoera zein den ere jakinaraziko zaie.
Informazio saioa bihar, ekainak 20, izango da, 19:00etan, Zabiel Kultur Etxean.
Azalpenak entzun ondoren, herritarrek beren kezkak eta proposamenak udal
ordezkariei aurkezteko aukera ere izango dute.