Bachharis halimifolia landare exotikoa desagerraraziko dute Marierrotan
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Baccharis halimifolia landare exotiko inbaditzailea desagerrarazteko lanei ekin die Leako estuarioko paduran. 2010ean martxan jarri zen Euskal Autonomia Erkidegoko LI...
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Baccharis halimifolia landare exotiko inbaditzailea desagerrarazteko lanei ekin die Leako estuarioko paduran. 2010ean martxan jarri zen Euskal Autonomia Erkidegoko LIFE +estuarioak proiektura batutako ekintzetako bat da, eta iaz hasi zen Urdaibain. «Estuario horretan lortutako emaitza onak ikusita beharrezkoa da landare horren ezabatze eta kontrol eremuak handitzen jarraitzea, landare hori mehatxu larria baita euskal kostako biodibertsitatearentzat», esan dute. Udazkenera arte luzatuko dira lanak.