Ezusteko-eta guzti dator Motz-motzian
Motz-motzian lehiaketara aurkeztu diren film labur guztiak ikusteko aukera egongo da barikuan, Zabiel Kultur Etxean. Antolatzaileek 20:00etan egin dute zinemarekin hitzordua. Aurreko urteekin alderatuta, berrikuntza edo ezustekoa ere egongo da film pro...
Motz-motzian lehiaketara aurkeztu diren film labur guztiak ikusteko aukera egongo da barikuan, Zabiel Kultur Etxean. Antolatzaileek 20:00etan egin dute zinemarekin hitzordua.
Aurreko urteekin alderatuta, berrikuntza edo ezustekoa ere egongo da film proiekzioan. «Zer izango den ezin dugu esan, baina mereziko du», esan dute antolatzaileek.
Hurrengoak izango dira ikusgai egongo diren lanak: Amets Lekuberen Zirkua Badator (18 urtetik beherakoa, 47 segundo); Larra Produkzioak-en Mutrikutik zuzenean (3 minutu eta 53 segundo); Roberto Guimeransen Bukaera (2 minutu eta 29 segundo); Arrilekuaranen Katxalin (5 minutu eta 17 segundo); Leire Sarasketaren Leporaino (3 minutu 18 segundo);
MUGAren Plazatik Gaztetxera (6 minutu); Eneko Palenzuelak eta haren lagunek egindako Bromazaleak (18 urtez beherakoa, 6 minutu eta 56 segundo); eta Igone Arreitunandiaren Uda arratsalde bateko tragedixa (4 minutu).