‘Txanton Piperri’ erabiliko du ESAITek euskal ereserki gisa aurrerantzean
ESAITek jakinarazi duenez, Txanton Piperri opera erabiliko dute Euskal Selekzioaren ereserki modura. Zapatuan euskal selekzioak partidua jokatuko du Eslovakiaren aurka, Donostiako Anoeta estadioan, eta aurrerantzean partidu guztietan abesti hori erabil...
ESAITek jakinarazi duenez, Txanton Piperri opera erabiliko dute Euskal Selekzioaren ereserki modura. Zapatuan euskal selekzioak partidua jokatuko du Eslovakiaren aurka, Donostiako Anoeta estadioan, eta aurrerantzean partidu guztietan abesti hori erabiliko dutela jakinarazi dute.
Txanton Piperri obraren hitzak Toribio Altzaga idazle donostiarrak idatzi zituen, musika, barriz, Buenaventura Zapirain organista eta konposatzaile lekeitiarrak. Zapirain, 1873n jaio zen eta 1937n hil Donostian, eta opera euskaldunaren aitzindaritzat hartzen da. Bi opera euskaldunen musika egin zuen: Anbotoko Damia eta Txanton Piperri.