‘Berritxu bihotzean’ dokumentala aurkeztuko dute San Pedro Jaietan
Berritxu bihotzean eten bako taupada da dokumentalaren izenburu osoa. «Bideoa osorik ikusteko uztailaren 6ra arte zain egon behar da, orduan aurkeztuko dugu eta», aurreratu du Imanol Mugartegi Berriatuako alkateak. Dena «kasualitatez eta batera» egin dela esan du Mugartegik. «Herriko ereserkia grabatzeko asmoagaz hasi zen dena. Herriko eliz abesbatza eta musika eskolakoak Musikorta Amorotoko grabaketa estudiora joan ziren, ereserkia grabatzera. Orduan pentsatu genuen grabaketa hori beste zer edo zerrekin bateratu ahal zela». Eta horrelantxerik hasi zen dokumentala jaiotzen. Argi zuten zein zen idea: herritartasuna erakutsi eta herrian bizi direnentzat Berriatua zer den kontatu. «Horretarako elkarrizketak eginez herritar batzuk herriari buruz duten iritzia jasotzen hasi ginen», gaineratu du Mugartegik. Transmisio lana Herriko pertsonaia esanguratsuenen elkarrizketekin, urte guztian zehar herrian grabatutako bideoekin eta ereserkiagaz, dokumentala forma hartzen hasi zen lana. «Elkarrizketetan guztiei galdera berdinak egin dizkiegu». Denaren gainetik «transmisio lan» bat dela esan du alkateak. «Lehengo kontuak azaleratzeaz gain, herria bera gaur egun zer den eta etorkizunera begira be zeintzuk asmo dauden azaltzen da bideoan». Beraz, herrian bizi direnen ikuspegitik begiratuta, herri baten historia, oraina eta geroa aurkezten ditu dokumentalak. «Ustez gauza polit bat sortu da eta uste dugu arrakasta edukiko duela, herritarren artean bai behintzat». Momentuz trailerra argitaratu bada be, dokumentala aurkezten [...]
Berritxu bihotzean eten bako taupada da dokumentalaren izenburu osoa. «Bideoa osorik ikusteko uztailaren 6ra arte zain egon behar da, orduan aurkeztuko dugu eta», aurreratu du Imanol Mugartegi Berriatuako alkateak.
Dena «kasualitatez eta batera» egin dela esan du Mugartegik. «Herriko ereserkia grabatzeko asmoagaz hasi zen dena. Herriko eliz abesbatza eta musika eskolakoak Musikorta Amorotoko grabaketa estudiora joan ziren, ereserkia grabatzera. Orduan pentsatu genuen grabaketa hori beste zer edo zerrekin bateratu ahal zela». Eta horrelantxerik hasi zen dokumentala jaiotzen.
Argi zuten zein zen idea: herritartasuna erakutsi eta herrian bizi direnentzat Berriatua zer den kontatu. «Horretarako elkarrizketak eginez herritar batzuk herriari buruz duten iritzia jasotzen hasi ginen», gaineratu du Mugartegik.
Transmisio lana
Herriko pertsonaia esanguratsuenen elkarrizketekin, urte guztian zehar herrian grabatutako bideoekin eta ereserkiagaz, dokumentala forma hartzen hasi zen lana. «Elkarrizketetan guztiei galdera berdinak egin dizkiegu».
Denaren gainetik «transmisio lan» bat dela esan du alkateak. «Lehengo kontuak azaleratzeaz gain, herria bera gaur egun zer den eta etorkizunera begira be zeintzuk asmo dauden azaltzen da bideoan».
Beraz, herrian bizi direnen ikuspegitik begiratuta, herri baten historia, oraina eta geroa aurkezten ditu dokumentalak. «Ustez gauza polit bat sortu da eta uste dugu arrakasta edukiko duela, herritarren artean bai behintzat».
Momentuz trailerra argitaratu bada be, dokumentala aurkezten den egunean be lau haizetara zabalduko dela jakin eragin du udalak. «Hasiera baten herritarrei zuzenduta dago eta gero ikusiko dugu zer egiten dugun lan horregaz».
Baina bideoa osorik ikusi ahal izateko uztailaren 6ra arte zain egon beharko da. Izan be, egun horretan, aurkezpen ekitaldi bat antolatuko da eta orduan aurkeztuko da bideo osoa. «Gauean egingo da ekitaldia eta aurreikusten dena da ekitalditxo bat egitea. Horretan dokumentalean parte hartu dutenak egongo dira. Gainera, herritar horiei eskerrak be eman egin behar zaizkie, borondate ona erakutsi dute eta».
Dokumentalean parte hartu dutenak:
Elkarrizketatuak: Jon Ansotegi, Joseba Arregi Altzu, Fernanda eta Juan Kaltzakorta Alegria, Mari Kruz Ansola Ugarte (Etxebarria), Miguel Elordi, Mikel Lertxundi Argoitia, Ramon Plaza Urizarbarrena, Roberto Lekue Arakistain eta Mikel Plaza Etxeberria, Saioa Lopez Eizagirre eta Itziar Aramaio Elordi eta Lamine Güeye (Senegal).
Ereserkiaren grabaketan parte hartu dutenak: Tarine Udal Musika Eskola, Berriatuko Eliz Abesbatza eta kantu ikastarokoak.
Herriko taldeak: Anaitasuna jubilatuen elkartea, Berriatuko Herri Ikastetxeko Guraso Elkartea, Berriatuko Gazte Asanblada, Berriatuko Futbol Taldea, Berriatuko Zesta Eskola, Berriatuko Txirrindulari Elkartea, Urepel Triatloi Taldea, Sarats dantza taldea, Goxalde Elkartea, Berriatuko Eliz Abesbatza, Tarine usika Eskola eta Urepel Kultur Elkartea.