Zapato Azulak kanta edukiko du aurten. Esne Beltzak egindako kanta entzun edo deskargatu nahi dutenek Radixuko web orrian daukate http://www.radixu.info/#kanti.
Eskaintza ezagutzera emotea helburu, Ateak Zabalik ekimena egingo da zapatuan, Zaldupe udal kiroldegian, 09:00etan hasita, 14 urtetik gorakoentzat. 35 minutuko saioetan ahalko dute parte hartu bertara doazenek.
Urrezko domina lortu zuen Olatz Egiguren lekeitiarrak, joan den zapatuan, Donostian jokatu zen Euskadiko Proba Konbinatuen Txapelketan. 4.095 puntu lortu zituen Egigurenek heptatlon proban eta domina lortzeagaz gainera, uztailaren hirugarren asteburuan Toledon lehiatuko den Espainiako Txapelketan egoteko sailkatu da. Egigurenek bezala, Lekeitioko Tximista atletismo taldeko gazteek be zazpi domina lortu zituzten, urrezko bat eta sei zilarrezko, Basaurin jokatu zen Bizkaiko Txapelketan. Iziar Lejarzegi, lehenengoa izan zen luzera jauzian eta bigarren egin zuen hirukoitza jauzian eta 100 metro leunetan, Irati Agirregomezkortak, bigarren postua lortu zuen 400 metro hesietan eta 400 metro leunetan, eta Josu Egiguren bigarren postuan geratu zen disko jaurtiketan eta pisu jaurtiketan. Iziar Lejarzegik, gainera, Espainiako Txapelketan parte hartzeko gutxienekoa be lortu zuen luzera jauzian eta 100 metro leunetan, eta beraz, Aranjuezen egongo da uztailaren 7an.
Eusko Jaurlaritzak Mutrikuko portuan egin nahi duen egitasmoak kezka eragin du mutrikuarren artean. Mutriku Natur Taldeak eta B+I taldeak inbertsio publikoarekin eremu publikoa pribatizatu nahi dela ohartarazi dute behin baino gehiagotan. MNTk, esate...
III. Baserri eta familia bakarreko etxeen lehiaketa antolatu du aurten Ekozain ekologia taldeak. Ingurune dotoreena duten baserri eta etxeak sarituko dituzte. Lorak, belarra, balkoiak eta inguru guztia bere osotasunean edukiko du kontuan epaimahaiak, eta lau sari nagusi egongo dira: 250 euro eta garaikurra lehenengoarentzat, 200 euro eta garaikurra bigarrenarentzat, 150 euro eta garaikurra hirugarrenarentzat, eta 100 euro eta garaikurra laugarrenarentzat. Lehiaketan parte hartzeko udaletxean emon behar da izena. Azken eguna astelehena izango da.
Malen jaien hurbiltasuna tarteko, datorren astelehenean hasiko dira umeen danborradako entseguak. Merkatu Plazan izango dira, 19:30ean.
Bederatzigarren postua lortu du Iosu Angoitia txirrindulari markinarrak Besayako Itzulian. Espainiako mailako talde eta txirrindulari onenek parte hartu dute Kantabrian egiten den gazte mailako proba garrantzitsuan. Lehenengo etapatik ibili zen indartsu markinarra eta espero baino postu hobea lortu du. Besayako Itzulia burututa, Bizkaiko Bira izango du helburu nagusi. «Orain indarberritzea da asmoa Bizkaiko proba garrantzitsuenera denak emanda ailegatzeko», esan du Angoitiaren entrenatzaile Iñaki Iturrik.
Berritxu bihotzean eten bako taupada da dokumentalaren izenburu osoa. «Bideoa osorik ikusteko uztailaren 6ra arte zain egon behar da, orduan aurkeztuko dugu eta», aurreratu du Imanol Mugartegi Berriatuako alkateak. Dena «kasualitatez eta batera» egin dela esan du Mugartegik. «Herriko ereserkia grabatzeko asmoagaz hasi zen dena. Herriko eliz abesbatza eta musika eskolakoak Musikorta Amorotoko grabaketa estudiora joan ziren, ereserkia grabatzera. Orduan pentsatu genuen grabaketa hori beste zer edo zerrekin bateratu ahal zela». Eta horrelantxerik hasi zen dokumentala jaiotzen. Argi zuten zein zen idea: herritartasuna erakutsi eta herrian bizi direnentzat Berriatua zer den kontatu. «Horretarako elkarrizketak eginez herritar batzuk herriari buruz duten iritzia jasotzen hasi ginen», gaineratu du Mugartegik. Transmisio lana Herriko pertsonaia esanguratsuenen elkarrizketekin, urte guztian zehar herrian grabatutako bideoekin eta ereserkiagaz, dokumentala forma hartzen hasi zen lana. «Elkarrizketetan guztiei galdera berdinak egin dizkiegu». Denaren gainetik «transmisio lan» bat dela esan du alkateak. «Lehengo kontuak azaleratzeaz gain, herria bera gaur egun zer den eta etorkizunera begira be zeintzuk asmo dauden azaltzen da bideoan». Beraz, herrian bizi direnen ikuspegitik begiratuta, herri baten historia, oraina eta geroa aurkezten ditu dokumentalak. «Ustez gauza polit bat sortu da eta uste dugu arrakasta edukiko duela, herritarren artean bai behintzat». Momentuz trailerra argitaratu bada be, dokumentala aurkezten [...]
Udako solstizioa ospatzeko kalejira antolatu dute Akerbeltz gaztetxekoek zapaturako. Hitzordua, 21:45etan da gaztetxe aurrean, eta kalejiran bajatuko dira herrira. Herritar guztiei luzatu diete parte hartzeko deia, eta sorgin, baserritar edo baltzez ja...
Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai Saria ipini dute martxan Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Nobelak sortzeko beka modura funtzionatuko du, eta hortaz, eleberriak idazteko proiektuak aurkeztu beh...