XII. Augustin Zubikarai nobela saria martxan dago
Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai Saria ipini dute martxan Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Nobelak sortzeko beka modura funtzionatuko du, eta hortaz, eleberriak idazteko proiektuak aurkeztu beh...
Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai Saria ipini dute martxan Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Nobelak sortzeko beka modura funtzionatuko du, eta hortaz, eleberriak idazteko proiektuak aurkeztu behar dira, beste inondik moldatu barikoak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Saria 6.000 eurokoa izango da, eta bekaren diru-kopuru erdia irabazle izendatu ondoren jasoko du irabazleak, eta beste erdia, idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emondakoan. Egitasmoak 2012ko irailaren 30era arte bidali behar dira, hurrengo helbidera: mrey@ondarroakoudala.net