Kalejira paganoa egingo dute Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxekoek
Udako solstizioa ospatzeko kalejira antolatu dute Akerbeltz gaztetxekoek zapaturako. Hitzordua, 21:45etan da gaztetxe aurrean, eta kalejiran bajatuko dira herrira. Herritar guztiei luzatu diete parte hartzeko deia, eta sorgin, baserritar edo baltzez ja...
Udako solstizioa ospatzeko kalejira antolatu dute Akerbeltz gaztetxekoek zapaturako. Hitzordua, 21:45etan da gaztetxe aurrean, eta kalejiran bajatuko dira herrira. Herritar guztiei luzatu diete parte hartzeko deia, eta sorgin, baserritar edo baltzez jantzita joateko eskatu dute. Makilak be eroan behar dira zarata ateratzeko. “Urteko egunik luzeena eta gaurik motzena alkarregaz biziko ditugu”, esan dute.