Olatz Egiguren lekeitiarrak urrezko domina lortu du Euskadiko txapelketan
Urrezko domina lortu zuen Olatz Egiguren lekeitiarrak, joan den zapatuan, Donostian jokatu zen Euskadiko Proba Konbinatuen Txapelketan. 4.095 puntu lortu zituen Egigurenek heptatlon proban eta domina lortzeagaz gainera, uztailaren hirugarren asteburuan Toledon lehiatuko den Espainiako Txapelketan egoteko sailkatu da. Egigurenek bezala, Lekeitioko Tximista atletismo taldeko gazteek be zazpi domina lortu zituzten, urrezko bat eta sei zilarrezko, Basaurin jokatu zen Bizkaiko Txapelketan. Iziar Lejarzegi, lehenengoa izan zen luzera jauzian eta bigarren egin zuen hirukoitza jauzian eta 100 metro leunetan, Irati Agirregomezkortak, bigarren postua lortu zuen 400 metro hesietan eta 400 metro leunetan, eta Josu Egiguren bigarren postuan geratu zen disko jaurtiketan eta pisu jaurtiketan. Iziar Lejarzegik, gainera, Espainiako Txapelketan parte hartzeko gutxienekoa be lortu zuen luzera jauzian eta 100 metro leunetan, eta beraz, Aranjuezen egongo da uztailaren 7an.
Urrezko domina lortu zuen Olatz Egiguren lekeitiarrak, joan den zapatuan, Donostian jokatu zen Euskadiko Proba Konbinatuen Txapelketan. 4.095 puntu lortu zituen Egigurenek heptatlon proban eta domina lortzeagaz gainera, uztailaren hirugarren asteburuan Toledon lehiatuko den Espainiako Txapelketan egoteko sailkatu da.
Egigurenek bezala, Lekeitioko Tximista atletismo taldeko gazteek be zazpi domina lortu zituzten, urrezko bat eta sei zilarrezko, Basaurin jokatu zen Bizkaiko Txapelketan. Iziar Lejarzegi, lehenengoa izan zen luzera jauzian eta bigarren egin zuen hirukoitza jauzian eta 100 metro leunetan, Irati Agirregomezkortak, bigarren postua lortu zuen 400 metro hesietan eta 400 metro leunetan, eta Josu Egiguren bigarren postuan geratu zen disko jaurtiketan eta pisu jaurtiketan. Iziar Lejarzegik, gainera, Espainiako Txapelketan parte hartzeko gutxienekoa be lortu zuen luzera jauzian eta 100 metro leunetan, eta beraz, Aranjuezen egongo da uztailaren 7an.