5.076.261 euroko aurrekontua onartu du Mutrikuko Udalak
2007an baino 3 milioi euro gutxiagoko aurrekontua izango du Mutrikuko Udalak 2012 urtean. Aurrekontua 5.076.261 eurokoa izango da. Udalaren zorpetze maila altua dela eta (%22) Udalak mailegua eskatu beharra edukiko du. Aurrekontura jota, gasturik handi...
2007an baino 3 milioi euro gutxiagoko aurrekontua izango du Mutrikuko Udalak 2012 urtean. Aurrekontua 5.076.261 eurokoa izango da. Udalaren zorpetze maila altua dela eta (%22) Udalak mailegua eskatu beharra edukiko du.
Aurrekontura jota, gasturik handiena funtzionamenduari dagokiona da (%40); pertsonal gastuak %28koak dira; mailegu eta haien interesak %20koak. Gainerakoak aurrekontuaren %11 dira.
Aurrekontuak Bilduren aldeko botoekin onartu dira; EAJk kontrako bota eman du, eta I+B udal taldea abstenitu egin da.