Artzabal Surf Elkartearen aurkezpen ekitaldia egingo da domekan
Eskualde osoko surflariak batu nahi dituen Artzabal Surf Elkartearen aurkezpen ekitaldia egongo da domekan 11:00etan, Karraspioko hondartzan. ASEko bazkideak parte hartuko dute ekitaldian, eta oraindik bazkide ez diren baina interesatuak egon daitezkee...
Eskualde osoko surflariak batu nahi dituen Artzabal Surf Elkartearen aurkezpen ekitaldia egongo da domekan 11:00etan, Karraspioko hondartzan. ASEko bazkideak parte hartuko dute ekitaldian, eta oraindik bazkide ez diren baina interesatuak egon daitezkeen surflariak be gonbidatu nahi dituzte. Familia argazkia atera eta dzanga egiteko asmoa dute elkarte modura lehen olatuak hartzeko. Ondoren, mokadutxoa hartzeko aukera egongo da.