Igor Romero: “Astelehenean jakingo dut zein den nire osasun egoera”
Hamabost egun geldik egon eta gero, astelehenean esango diote txirrindulari mutrikuarrari lehiatzen hasteko prest badago edo ez. Medikuek ondo dagoela esaten badiote, mutrikuarra intentsitate handiz hasiko da entrenatzen. Horrela, Ordiziako lasterket...
Hamabost egun geldik egon eta gero, astelehenean esango diote txirrindulari mutrikuarrari lehiatzen hasteko prest badago edo ez. Medikuek ondo dagoela esaten badiote, mutrikuarra intentsitate handiz hasiko da entrenatzen. Horrela, Ordiziako lasterketan, Getxokoan eta Portugaleko biran parte hartuko du txirrindulari mutrikuarrak. «Emaitza ona ez bada aldiz, intentsitate barik entrenatu beharko dut eta ezingo dut lehiatu».
Dagoeneko lau hilabete darama Romerok lehiaketa baten parte hartu barik. «Orain gutxinaka-gutxinaka hasi naiz entrenatzen».
Egoera guzti horren aurrean mutrikuarrak animo aldetik ondo dagoela dio. «Lagunek be asko animatzen naute eta ingurukoek ematen didaten babes horrek ematen dit aurrera jarraitzeko indarra».
Animoak emateko saiakera horretan, Aupa Romero Lagunarteak deialdi zabala egin du bazkide guztien artean. «Igor geldik dago baina gu inoiz baino gehiago mugitu behar gara orain».
Ekipazioa salgai, gaur
Bide horretatik, gaur, 19:00etatik 20:30era, lagunarteak ekipazioak salgai jarriko ditu, lokalean. «Aurretik ekipazioak saltzeko ahaleginak arrakasta handia eduki zuen eta barriro be saltzen jarriko dugu. Bada, interesatuta dagoena pasa dadila gaur lokaletik; bertan probatzeko arropa be edukiko dugu», esan dute lagunarteko kideek.