Kalatxorien populazioa kontrolatuko du Lekeitioko Udalak
Kalatxorien populazioaren kontrolerako kanpaina martxan jarri du aurten be Lekeitioko Udalak. Egitasmoaren helburua herrian dauden kalatxorien egonlekuak kontrolatzea da. Kanpainak irauten duen bitartean, kalatxorien arrautza eta habiak kenduko dituzte...
Kalatxorien populazioaren kontrolerako kanpaina martxan jarri du aurten be Lekeitioko Udalak. Egitasmoaren helburua herrian dauden kalatxorien egonlekuak kontrolatzea da. Kanpainak irauten duen bitartean, kalatxorien arrautza eta habiak kenduko dituzte. Beraz, herritarreren batek bere teilatuan kabiren bat badauka eta kendu nahi badu, udaletxetik pasatu edo telefonoz deitu behar du bertara. Bestalde, eremu naturalak izaki, irlako edo amildegietako egonlekuetan ez dutela jardungo azaldu dute.