Lea-Artibai eta Mutrikuko zazpi alkatek BERRIAri 'ziztada' eman diote
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
Ondoko udal hauek egin dute bat BERRIAko Zure ziztada behar dugu kanpainagaz: Berriatua, Mutriku, Lekeitio, Ondarroa, Gizaburuaga, Aulesti eta Markina-Xemein. Agerraldia gaur egin dute, Lekeitioko udaletxean. Bertan Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria eta kanpainagaz bat egin duten herrietako alkateak egon dira: Joseba Palenzuela (Mutriku), Jose Luis Azpiazu (Gizaburuaga), Argia Ituarte (Ondarroa), Maitane Larrauri (Lekeitio), Mikel Ansotegi (Aulesti), Imanol Mugartegi (Berriatua) eta Juan Jose Txurruka (Markina-Xemein).
Kanpainagaz bat egiteaz gain, BERRIAk, HITZAk eta oro har, euskalgintzak gaur egun bizi duen egoera ez dela bat ere ona adierazi dute alkateek. “Euskalgintzaren alde egiteko beti agertuko gara prest”, esan dute aho batez sei alkateek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.