Umeen Eguna ospatuko dute zapatuan Etxebarrian
Egun osoko jaia antolatu du Etxebarriko Guraso Elkarteak zapaturako: Umeen Eguna. 11:00etan hasita, eskolako umeek euren ikuskizunak eskainiko dituzte, eta ondoren guraso eta umeen arteko ginkana egingo dute. Eguraldi ona izanez gero, Plaza Barrin batu...
Egun osoko jaia antolatu du Etxebarriko Guraso Elkarteak zapaturako: Umeen Eguna. 11:00etan hasita, eskolako umeek euren ikuskizunak eskainiko dituzte, eta ondoren guraso eta umeen arteko ginkana egingo dute. Eguraldi ona izanez gero, Plaza Barrin batuko dira bazkaltzeko eta bestela frontoian, eta bazkalostean be jolasak edukiko dituzte umeek, musika eta animatzaileekin. Gainera, ur jolasak be prestatuko dituztela aurreratu dute guraso elkartekoek. 18:00etan, txokolatea jan eta disko festa edukiko dute, eta 19:39ean kalejira egingo dute. San Joan suen pizteagaz amaituko da jaia.