Frontoia txiki laga du Kresala Egunak
300 bat lagunek egin zuten zapatuan hitzordua euskal kulturagaz. Kresala Egunak bete-bete egin zuen frontoia. Elkarteko arduradunak pozik agertu dira erantzunagaz. Aspaldian emonaldirik egin barik «dantza gosez» zegoen jendea, Kresala Kultur Elkartekoek esan dutenez. Eguraldia lagun, giro izugarri ona egon zen. Guztiek kantxan bat eginda amaitu zen saioa, Larrain Dantzagaz. Argazkiak ikusgai
300 bat lagunek egin zuten zapatuan hitzordua euskal kulturagaz. Kresala Egunak bete-bete egin zuen frontoia. Elkarteko arduradunak pozik agertu dira erantzunagaz. Aspaldian emonaldirik egin barik «dantza gosez» zegoen jendea, Kresala Kultur Elkartekoek esan dutenez. Eguraldia lagun, giro izugarri ona egon zen. Guztiek kantxan bat eginda amaitu zen saioa, Larrain Dantzagaz.