Udako solstizioa ospatu dute Markina-Xemeinen
Argi zuziak eskuan eta Akerbeltz bidelagun, gaztetxetik kalejiran jaitsi ziren zapatu gabean Markina-Xemeingo Gazte Asanblada, Zerutxu, eta Izarbidean taldeetako kideak. Irrintzi, kantu eta antzezpenak egin zituzten Goiko Portalerako bidean, kalez ka...
Argi zuziak eskuan eta Akerbeltz bidelagun, gaztetxetik kalejiran jaitsi ziren zapatu gabean Markina-Xemeingo Gazte Asanblada, Zerutxu, eta Izarbidean taldeetako kideak. Irrintzi, kantu eta antzezpenak egin zituzten Goiko Portalerako bidean, kalez kale, eta txalapartaren doinuekin lagunduta, plazaren erdian zegoen egur-meta piztu zuten. Suak indarra hartzen zuen bitartean, dantzan egin zuten Zerutxuko dantzariek Iñaki Kareagak sortutako musikaren doinuari jarraituz. Ekitaldia amaitzeko, herritar guztiak gonbidatu zituzten plazako suaren bueltan dantzan egitera.