Lea-Artibai Amankomunazgoaren azken urteko “ezgaitasuna eta utzikeria” salatu ditu Lea-Artibaiko Bilduk
Lea-Artibai Amankomunazgoa osotzen duten herri guztietako Bilduko ordezkariak Markina-Xemeinen batu dira gaur arratsaldean mankomunitatearen “ezgaitasunak eta utzikeriak” herritarrei jakitera emoteko. Lea Artibai Amankomunazgoa eraberritu ...
Lea-Artibai Amankomunazgoa osotzen duten herri guztietako Bilduko ordezkariak Markina-Xemeinen batu dira gaur arratsaldean mankomunitatearen “ezgaitasunak eta utzikeriak” herritarrei jakitera emoteko. Lea Artibai Amankomunazgoa eraberritu zenetik urtebete betetzear dagoenean, erakundearen ibilbidea eta jarduera baloratzea ezinbestekotzat jo du Lea Artibaiko Bilduk.
Azken urteetako ohiturei jarraiki, Amankomunazgoaren ardura duen EAJ ez da gai, erakunde horrek eskatzen duen norabide aldaketan eragiteko. “Lea-Artibaiko herri ezberdinek gizarte zerbitzu eta hondakinen bilketa amankomunatzetik haratago, amankomunazgoa, eskualde modura ditugun erronka eta arazoei aurre egiteko erakunde bat izan behar da” adierazi du Bilduk. EAJ aldiz, martxan dauden zerbitzuak teknikarien esku uztera mugatzen dela azpimarratu dute. “Zertara daude EAJren ordezkariak eta amankomunazgoko lehendakaria”, galdetu dute.
Bilduren ustez, amankomunazgoa erabarritu zenetik Lea-Artibaiko biztanleentzat garrantzi handikoak diren hainbat kontu etorri bezala joan zaizkio EAJri. Euren artean Urberuaga-Ondarroa errepidea, Lurralde Zatikako Plana, lan hitzarmena eta Bizkaibus zerbitzuarekin kontratua berritzeko lizitazio prozedura aitatu dituzte.