Zapatuan Vista Alegreko proiektuaren aurkako elkarretaratzea egin zuten herritar batzuk, Mendexako Karraspio hondartzaren parean. Elkarretaratzeak iraun zuen tartean Ertzaintza bertaratu eta herritar bat identifikatu arazi zuen. «Elkarretaratzea egiteko udalean baimenik ez dugula eskatu esan ziguten», adierazi du herritar batek. Elkarretaratzea 13:00etan egin zuten herritarrek eta Ertzaintza zertxobait geroago agertu zen bertara. «Identifikatu zutenari isuna helduko zaiola uste dugu. Hau ulertezina dela uste dugu», gaineratu dute. Horren aurrean, hurrengo elkarretaratzerako baimena eskatuko dutela azaldu dute herritarrek. Gertatutakoak gertatuta, hurrengo hitzordua uztailaren 22an jarri dute proiektuagaz ados ez dauden herritarrek. «Egun horretan barriro be elkarretaratzea egingo dugu, 13:00etan, Karraspion». Elkarretaratze hori uztaileko domeka horretan egingo bada be, aurretik, tarteka, Karraspioko hondartza parean egoten jarraituko dutela esan dute herritarrek. «Informazioa banatzen eta azalpenak ematen egongo gara». «Kaleko beharra egiten» Herritarrek elkarretaratzeak egiten eta proiektuaren nondik norakoak gainerako herritarrei azaltzen jarraitzen duten bitartean, auzi helegitea sartzeko pausoak bere horretan jarraitzen du. «Momentuz proiektuaren aurka egiteko helegitea sartzeko lehenengo pausoa emanda daukagu baina horrek luze joko du. Aldundiak udalari pasatu behar dio informazioa eta gero barriro epaile batek ikusi behar du hori. Azkenik, guri esango digute helegitea sartu ahal dugula. Dena dela, bide horrek aurrea egin bitartean guk kaleko beharra egiten jarraituko dugu», adierazi du [...]
Primeran joan da Lekeitioko Euskal Ezkontza. Urtero legez, jende asko batu zen domekan ekimenaren inguruan, eta guztiak ondo baino hobeto ibili ziren. Hori esan dute Gora Buru Kultur Elkarteko kideek. Josu Maruri eta Irene Lauzirika izan ziren ezkongaiak. Eurek katu zituzten Anbrus eta Josepa. Haien ondoan, 120 bat lagun aritu ziren antzinako euskal ezkontza irudikatzen. Iturengo joaldunek eta Alurr dantza taldeko gaztetxoek be saio ikusgarria egin zuten. 40 bat dantzari aritu ziren, goizean ezkongaiei dantzan egiten eta arratsadean plazan ikuskizunean. Eta urtero legez, Gora Buru Kultur Elkarteko kideek aldaketa bat edo beste egin zuten ezkontzaren inguruan: notarioak ezkontza agiria irakurtzen duen momentua mahaian jesarrita antzeztu zuten, jendea atzean zegoela. «Pilo bat gustatu zen hori horrela egitea», azaldu dute elkartekoek, pozik.
Uztailean pilates eta dantza sormena ikasteko aukera eskainiko du Kresala Kultur Elkarteak. Pilateseko saioak uztailaren 9tik 13ra bitartean emongo dira, 19:00etatik 20:15era. Dantza sormena astebete beranduago egongo da aukeran, uztailaren 16tik 20ra bitartean, ordutegi berean. Ikastaro biak Kresala Kultur Elkartearen Artabideko lokalean emongo dira. Izena emoteko hurrengo telefono zenbakira deitu behar da: 695 744 549.
Lea-Artibai Amankomunazgoa osotzen duten herri guztietako Bilduko ordezkariak Markina-Xemeinen batu dira gaur arratsaldean mankomunitatearen “ezgaitasunak eta utzikeriak” herritarrei jakitera emoteko. Lea Artibai Amankomunazgoa eraberritu ...
Dantza, kanta eta bertso saioekin hasi zuten Umeen Eguna, zapatuan, Etxebarrian. Txikienetik hasi eta nagusienera arte ikuskizun bereziak eskaini zituzten ume eta gaztetxoek plaza barriaren bueltan batutako ikusleen gozamenerako. Saioez gainera, Etxebarriko eskolako etapa amaitu eta datorren urtean beste ikastetxe batetara joango diren gaztetxoak agurtu zituzten opariekin, bai eta 17 urtez eskolako irakasle izan den Mari Karmen Balentziaga be, datorren urtean ez da eta Etxebarrian egongo. Ikuskizunez gainera, bazkaria eta jolasak eduki zituzten. 15:30ean hasita, Arima Cool Tour taldearen laguntzagaz geratu barik ibili ziren jolasean ume eta gurasoak, eta hori nahikoa ez balitz dantzan jarraitu zuten ondoren disko festagaz. Kalejira alaiagaz eta suen pizteagaz amaitu zuten “egun zoragarria”. Argazki erakusketa ikusgai.
Sexu Askapenaren Nazioarteko egunaren harira, Bidean: Ezkutukotasunetik ikusgaitasunera 1977-2007 Lesbianismoaren historiari buruzko erakusketa aurkeztu zuten atzo Aldarte, Gay, lesbiana eta transexualentzako arreta zerbitzuko, kideek. 1977tik aurrera, lesbianismoaren inguruan egindako beharra azaldu zuten garai bakoitzean agertutako kartelen bidez. ESAMen sorrera, jardunaldiak eta kolektiboak ateratzen zuen Sorginak aldizkariaren barri emon zuten besteak beste. Erakusketa ekainaren 29ra arte egongo da ikusgai Uhagon kulturguneko lehen solairuan. Ekainaren 28ari lotuta bai eta be, laburmetraiak emongo dituzte egun horretan Uhagoneko kafetegian.
Uztailaren 21ean Gazte Eguna antolatzea erabaki du Herritxarron Jai Batzordeak, “herriko gazte jendea elkartu eta jaiei hasiera bikaina ematea” helburu hartuta. Era horretan, Gazte Eguna antolatzeko asmoz, Herritxarron Jai Batzordeak herrik...