Gazte Eguna antolatzen hasteko bilera egingo da etzi, gaztetxean
Uztailaren 21ean Gazte Eguna antolatzea erabaki du Herritxarron Jai Batzordeak, “herriko gazte jendea elkartu eta jaiei hasiera bikaina ematea” helburu hartuta. Era horretan, Gazte Eguna antolatzeko asmoz, Herritxarron Jai Batzordeak herrik...
Uztailaren 21ean Gazte Eguna antolatzea erabaki du Herritxarron Jai Batzordeak, “herriko gazte jendea elkartu eta jaiei hasiera bikaina ematea” helburu hartuta. Era horretan, Gazte Eguna antolatzeko asmoz, Herritxarron Jai Batzordeak herriko gazte guztiei luzatu die deia antolaketan parte har dezaten. Izan ere, zenbat eta gazte gehiagok antolatu jaieguna, orduan eta herrikoiagoa izango da. Beraz, ostegunean, hilak 28, 20:00etan, Gaztetxean herritar guztientzako bilera irekia egingo da Gazte Eguna antolatzen hasteko.