Umeen Eguna ospatu dute Etxebarrian
Dantza, kanta eta bertso saioekin hasi zuten Umeen Eguna, zapatuan, Etxebarrian. Txikienetik hasi eta nagusienera arte ikuskizun bereziak eskaini zituzten ume eta gaztetxoek plaza barriaren bueltan batutako ikusleen gozamenerako. Saioez gainera, Etxebarriko eskolako etapa amaitu eta datorren urtean beste ikastetxe batetara joango diren gaztetxoak agurtu zituzten opariekin, bai eta 17 urtez eskolako irakasle izan den Mari Karmen Balentziaga be, datorren urtean ez da eta Etxebarrian egongo. Ikuskizunez gainera, bazkaria eta jolasak eduki zituzten. 15:30ean hasita, Arima Cool Tour taldearen laguntzagaz geratu barik ibili ziren jolasean ume eta gurasoak, eta hori nahikoa ez balitz dantzan jarraitu zuten ondoren disko festagaz. Kalejira alaiagaz eta suen pizteagaz amaitu zuten “egun zoragarria”. Argazki erakusketa ikusgai.
Dantza, kanta eta bertso saioekin hasi zuten Umeen Eguna, zapatuan, Etxebarrian. Txikienetik hasi eta nagusienera arte ikuskizun bereziak eskaini zituzten ume eta gaztetxoek plaza barriaren bueltan batutako ikusleen gozamenerako. Saioez gainera, Etxebarriko eskolako etapa amaitu eta datorren urtean beste ikastetxe batetara joango diren gaztetxoak agurtu zituzten opariekin, bai eta 17 urtez eskolako irakasle izan den Mari Karmen Balentziaga be, datorren urtean ez da eta Etxebarrian egongo.
Ikuskizunez gainera, bazkaria eta jolasak eduki zituzten. 15:30ean hasita, Arima Cool Tour taldearen laguntzagaz geratu barik ibili ziren jolasean ume eta gurasoak, eta hori nahikoa ez balitz dantzan jarraitu zuten ondoren disko festagaz. Kalejira alaiagaz eta suen pizteagaz amaitu zuten “egun zoragarria”.