Vista Alegreko proiektuaren aurkako elkarretaratzean Ertzaintza bertaratu da
Zapatuan Vista Alegreko proiektuaren aurkako elkarretaratzea egin zuten herritar batzuk, Mendexako Karraspio hondartzaren parean. Elkarretaratzeak iraun zuen tartean Ertzaintza bertaratu eta herritar bat identifikatu arazi zuen. «Elkarretaratzea egiteko udalean baimenik ez dugula eskatu esan ziguten», adierazi du herritar batek. Elkarretaratzea 13:00etan egin zuten herritarrek eta Ertzaintza zertxobait geroago agertu zen bertara. «Identifikatu zutenari isuna helduko zaiola uste dugu. Hau ulertezina dela uste dugu», gaineratu dute. Horren aurrean, hurrengo elkarretaratzerako baimena eskatuko dutela azaldu dute herritarrek. Gertatutakoak gertatuta, hurrengo hitzordua uztailaren 22an jarri dute proiektuagaz ados ez dauden herritarrek. «Egun horretan barriro be elkarretaratzea egingo dugu, 13:00etan, Karraspion». Elkarretaratze hori uztaileko domeka horretan egingo bada be, aurretik, tarteka, Karraspioko hondartza parean egoten jarraituko dutela esan dute herritarrek. «Informazioa banatzen eta azalpenak ematen egongo gara». «Kaleko beharra egiten» Herritarrek elkarretaratzeak egiten eta proiektuaren nondik norakoak gainerako herritarrei azaltzen jarraitzen duten bitartean, auzi helegitea sartzeko pausoak bere horretan jarraitzen du. «Momentuz proiektuaren aurka egiteko helegitea sartzeko lehenengo pausoa emanda daukagu baina horrek luze joko du. Aldundiak udalari pasatu behar dio informazioa eta gero barriro epaile batek ikusi behar du hori. Azkenik, guri esango digute helegitea sartu ahal dugula. Dena dela, bide horrek aurrea egin bitartean guk kaleko beharra egiten jarraituko dugu», adierazi du [...]
Zapatuan Vista Alegreko proiektuaren aurkako elkarretaratzea egin zuten herritar batzuk, Mendexako Karraspio hondartzaren parean. Elkarretaratzeak iraun zuen tartean Ertzaintza bertaratu eta herritar bat identifikatu arazi zuen. «Elkarretaratzea egiteko udalean baimenik ez dugula eskatu esan ziguten», adierazi du herritar batek.
Elkarretaratzea 13:00etan egin zuten herritarrek eta Ertzaintza zertxobait geroago agertu zen bertara. «Identifikatu zutenari isuna helduko zaiola uste dugu. Hau ulertezina dela uste dugu», gaineratu dute.
Horren aurrean, hurrengo elkarretaratzerako baimena eskatuko dutela azaldu dute herritarrek.
Gertatutakoak gertatuta, hurrengo hitzordua uztailaren 22an jarri dute proiektuagaz ados ez dauden herritarrek. «Egun horretan barriro be elkarretaratzea egingo dugu, 13:00etan, Karraspion».
Elkarretaratze hori uztaileko domeka horretan egingo bada be, aurretik, tarteka, Karraspioko hondartza parean egoten jarraituko dutela esan dute herritarrek. «Informazioa banatzen eta azalpenak ematen egongo gara».
«Kaleko beharra egiten»
Herritarrek elkarretaratzeak egiten eta proiektuaren nondik norakoak gainerako herritarrei azaltzen jarraitzen duten bitartean, auzi helegitea sartzeko pausoak bere horretan jarraitzen du. «Momentuz proiektuaren aurka egiteko helegitea sartzeko lehenengo pausoa emanda daukagu baina horrek luze joko du. Aldundiak udalari pasatu behar dio informazioa eta gero barriro epaile batek ikusi behar du hori. Azkenik, guri esango digute helegitea sartu ahal dugula. Dena dela, bide horrek aurrea egin bitartean guk kaleko beharra egiten jarraituko dugu», adierazi du proiektuaren aurka dagoen Vista Alegreko mahaia plataformak.