Lesbianitatearen historiaren gaineko erakusketa zabaldu dute Markina-Xemeinen
Sexu Askapenaren Nazioarteko egunaren harira, Bidean: Ezkutukotasunetik ikusgaitasunera 1977-2007 Lesbianismoaren historiari buruzko erakusketa aurkeztu zuten atzo Aldarte, Gay, lesbiana eta transexualentzako arreta zerbitzuko, kideek. 1977tik aurrera, lesbianismoaren inguruan egindako beharra azaldu zuten garai bakoitzean agertutako kartelen bidez. ESAMen sorrera, jardunaldiak eta kolektiboak ateratzen zuen Sorginak aldizkariaren barri emon zuten besteak beste. Erakusketa ekainaren 29ra arte egongo da ikusgai Uhagon kulturguneko lehen solairuan. Ekainaren 28ari lotuta bai eta be, laburmetraiak emongo dituzte egun horretan Uhagoneko kafetegian.