Udako Unibertsitate Bolibartarra uztailaren 16an hasiko da, bigarren urtez
Ikastaroetan parte hartzeko 15 euro ordaindu behar dira (langabetuek doan). Itxaso Paia izango da ekitaldi guztien aurkezlea eta moderatzailea. Ikastaroetan izena emateko ordainketa Bolivartiar Ikaskuntza Elkartearen kontuan egin behar da: Euskadiko Kutxa 3035-0067-61-0670073265. Dirua sartzean ikasleek izena, abizena, posta elektronikoko helbidea eta telefono zenbaki bat jarri beharko dutela be esan du antolakuntzak. «Azkenengo egunean ikastaroetan parte hartu duten ikasle guztiei diplomak emango dizkiegu», gaineratu dute antolatzaileek. Ikastaroak Bolivartiar Ikaskuntza Elkarteak antolatzen ditu, Ziortza-Bolibarko Udalare, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta LNren (Pro Libertate Nabarra) laguntzagaz. Egitaraua, egunez egun: Uztailak 16 Kurtsoen hasiera eta ‘El Alba y el Celac’. 15:30ean hasiko da. Hasiera ekitaldian Jose Azpiazu Ziortza-Bolibarko alkatea eta Aldundiko ordezkaria eta J.M. Unzueta Bolivartiar Ikaskuntza Elkarteko lehendakaria egongo dira. 16:00-17:50. Yolanda Rojas Urbina Venezuelako kontsulatuko ordezkariak Qué es el Alba hitzaldia eskainiko du (gaztelaniaz). 18:00-19:50. Mauricio Rodriguez Venezuelako enbaxadako Madrilgo ministro kontseilariak Qué es el Celac hitzaldia gidatuko du (gaztelaniaz) Uztailak 17 16:00-17:50. Mirari Bereziartua irakasleak Irakaskuntza gaur gaia aurkeztuko du (euskaraz). 18:00-19:50. Halip Lartiga historialariak eta irakasleak Aintzinako Akitania jorratuko du (euskaraz). Uztailak 18 16:00-17:50. Gorka Jakobe Palazio EHUko irakasleak Onlaineko dendak sortuz software librearen bidez aurkeztuko du (euskaraz). 18:00-19:50. Pello Guerra idazleak eta historialariak La conquista (Nabarra marítima) hitzaldia gidatuko [...]
Ikastaroetan parte hartzeko 15 euro ordaindu behar dira (langabetuek doan).
Itxaso Paia izango da ekitaldi guztien aurkezlea eta moderatzailea. Ikastaroetan izena emateko ordainketa Bolivartiar Ikaskuntza Elkartearen kontuan egin behar da: Euskadiko Kutxa 3035-0067-61-0670073265.
Dirua sartzean ikasleek izena, abizena, posta elektronikoko helbidea eta telefono zenbaki bat jarri beharko dutela be esan du antolakuntzak. «Azkenengo egunean ikastaroetan parte hartu duten ikasle guztiei diplomak emango dizkiegu», gaineratu dute antolatzaileek.
Ikastaroak Bolivartiar Ikaskuntza Elkarteak antolatzen ditu, Ziortza-Bolibarko Udalare, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta LNren (Pro Libertate Nabarra) laguntzagaz.
Egitaraua, egunez egun:
Uztailak 16
- Kurtsoen hasiera eta ‘El Alba y el Celac’. 15:30ean hasiko da. Hasiera ekitaldian Jose Azpiazu Ziortza-Bolibarko alkatea eta Aldundiko ordezkaria eta J.M. Unzueta Bolivartiar Ikaskuntza Elkarteko lehendakaria egongo dira.
- 16:00-17:50. Yolanda Rojas Urbina Venezuelako kontsulatuko ordezkariak Qué es el Alba hitzaldia eskainiko du (gaztelaniaz).
- 18:00-19:50. Mauricio Rodriguez Venezuelako enbaxadako Madrilgo ministro kontseilariak Qué es el Celac hitzaldia gidatuko du (gaztelaniaz)
Uztailak 17
- 16:00-17:50. Mirari Bereziartua irakasleak Irakaskuntza gaur gaia aurkeztuko du (euskaraz).
- 18:00-19:50. Halip Lartiga historialariak eta irakasleak Aintzinako Akitania jorratuko du (euskaraz).
Uztailak 18
- 16:00-17:50. Gorka Jakobe Palazio EHUko irakasleak Onlaineko dendak sortuz software librearen bidez aurkeztuko du (euskaraz).
- 18:00-19:50. Pello Guerra idazleak eta historialariak La conquista (Nabarra marítima) hitzaldia gidatuko du (gaztelaniaz).
Uztailak 19
- 16:00-17:50. Xabier Kebedo matematikariak Matemáticas y naturaleza gaia jorratuko du (gaztelaniaz)
- 18:00-19:50. Nekane Jurado ekonomilariak Economía del futuro hitzaldia gidatuko du (gaztelaniaz).
Uztailak 20
- 12:00-13:00. Amaierako ekitaldi protokolarioa. Hasiera ekitaldian egondako ordezkariak egongo dira barriro be.
- 16:00-17:50. Esteban Antxustegi politologo, historialari eta irakalseak Madrilgo eta Nerac-eko kongresuak gaia jorratuko du (euskaraz).
- 18:00-19:50. Tomas Urzainqui abokatu juristak eta historialariak Congreso de Atarrabia hitzaldia zuzenduko du (gaztelaniaz).