Hegaluze kanpaina martxan dago, 15.000 kilo hegaluzeren sarreragaz
15.000 kilo hegaluze lehorreratu zituen Ondarroako Kalare Deuna kofradian Bermeoko Del mar ontziak atzo. Era horretan, hegaluze kanpaina martxan dagoela esan daiteke. Zortzi eta bost kilo bitartekoak izan ziren garauak, eta bentan 5,50 eurotik 4 euro bitarteko prezioa egin zuten. Herriko itsasontziei dagokienez, Itoitz kazako ontzia baino ez dabil oraingoz hegaluzetan. Gainerakoek San Pedro jaiak amaitutakoan hasiko dute kanpaina. Antxoa kanpaina, bestalde, azkanak emoten dago. Teorian, eta Bruselak uztailaren 1etik aurrera kanpaina barriro irekitzen ez badu, bihar amaituko da. Asteon 40-50eko arrainak izan dira lehorreratu dituztenak: 4 eurotan saldu da garestiena eta euro 1ean merkeena. Txitxarro baltz dexente be ekarri dute: 80.000 kilo (0,55 euro).
15.000 kilo hegaluze lehorreratu zituen Ondarroako Kalare Deuna kofradian Bermeoko Del mar ontziak atzo. Era horretan, hegaluze kanpaina martxan dagoela esan daiteke. Zortzi eta bost kilo bitartekoak izan ziren garauak, eta bentan 5,50 eurotik 4 euro bitarteko prezioa egin zuten.
Herriko itsasontziei dagokienez, Itoitz kazako ontzia baino ez dabil oraingoz hegaluzetan. Gainerakoek San Pedro jaiak amaitutakoan hasiko dute kanpaina.
Antxoa kanpaina, bestalde, azkanak emoten dago. Teorian, eta Bruselak uztailaren 1etik aurrera kanpaina barriro irekitzen ez badu, bihar amaituko da. Asteon 40-50eko arrainak izan dira lehorreratu dituztenak: 4 eurotan saldu da garestiena eta euro 1ean merkeena.
Txitxarro baltz dexente be ekarri dute: 80.000 kilo (0,55 euro).