San Pedro Jaiak herritar guztiak kalera atera ditu
Kaxarrankak, dantzak…beti-betiko egitaraua bada be, herritarrek ez diote hutsik egin nahi izan San Pedro Egunari. Egun handia da gaurkoa lekeitiarrentzat, hori dela eta goiz hasi dute jaia, dei eittekoen deiagaz. Urtero modura, lekeitioko Udaleko alkate eta zinegotzi, kofradiako lehendakari eta arduradunek udaletxetik elizarainoko prozesioa egin dute, Lekittoko Musika Bandak lagunduta, eta meza ostean San Pedroren omenezko prozesioa egin da San Pedroren portuko irudi aurrera arte. Ohitura zaharrari jarraituz, kilin-kalakoa egin dute hantxe, eta gero zain egon dira lekeitiarrak eta bisitariak Kaxarranka ikusteko. Gogoz txalotu dute dantza ikusgarria eta Asier Uskola dantzariak kaxa gainean erakutsitako trebezia. Dantza bat amaituta bestea ikustera joan dira plazara, bertan egin dute eta Lekeitioko Etorkizuna Dantza Taldeko neskek aurreskua. Argazki galeria ikusi.
Kaxarrankak, dantzak…beti-betiko egitaraua bada be, herritarrek ez diote hutsik egin nahi izan San Pedro Egunari. Egun handia da gaurkoa lekeitiarrentzat, hori dela eta goiz hasi dute jaia, dei eittekoen deiagaz. Urtero modura, lekeitioko Udaleko alkate eta zinegotzi, kofradiako lehendakari eta arduradunek udaletxetik elizarainoko prozesioa egin dute, Lekittoko Musika Bandak lagunduta, eta meza ostean San Pedroren omenezko prozesioa egin da San Pedroren portuko irudi aurrera arte. Ohitura zaharrari jarraituz, kilin-kalakoa egin dute hantxe, eta gero zain egon dira lekeitiarrak eta bisitariak Kaxarranka ikusteko. Gogoz txalotu dute dantza ikusgarria eta Asier Uskola dantzariak kaxa gainean erakutsitako trebezia. Dantza bat amaituta bestea ikustera joan dira plazara, bertan egin dute eta Lekeitioko Etorkizuna Dantza Taldeko neskek aurreskua.