Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga izan dira San Martin jaietako dantza solte txapelketako irabazleak
Giro ona izan zen nagusi, domekan, San Martin auzoko jaietan. Euriak be ezin izan zuen jaia zapuztu, horrela, bat-batean oholtza prestatu eta kanpoan egin beharreko dantza solte txapelketa baseliza barruan jokatu zen. Sei bikotek parte hartu zuten, eta Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga azpeitiarrak izan ziren jaun eta jabe. 200 euroko diru-saria eta garaikurra lortu zuten. Paella txapelketako parte hartzeileek be, aterpe barruan hartu zuten lekua, eta babesean prestatu zuten eguerdiko janaldia. Goizean euria egin bazuen be, arratsalderako dena altzatu eta denbora dotorea jarri zen. Halan, asko izan ziren jokora animatu ziren ume eta nagusiak. Batzuek musean eta briskan egin zuten bitartean besteak jolasean aritu ziren. Argazki galeria.
Giro ona izan zen nagusi, domekan, San Martin auzoko jaietan. Euriak be ezin izan zuen jaia zapuztu, horrela, bat-batean oholtza prestatu eta kanpoan egin beharreko dantza solte txapelketa baseliza barruan jokatu zen. Sei bikotek parte hartu zuten, eta Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga azpeitiarrak izan ziren jaun eta jabe. 200 euroko diru-saria eta garaikurra lortu zuten. Paella txapelketako parte hartzeileek be, aterpe barruan hartu zuten lekua, eta babesean prestatu zuten eguerdiko janaldia. Goizean euria egin bazuen be, arratsalderako dena altzatu eta denbora dotorea jarri zen. Halan, asko izan ziren jokora animatu ziren ume eta nagusiak. Batzuek musean eta briskan egin zuten bitartean besteak jolasean aritu ziren.