Kale antzerkiaren bilgune bihurtuko da, beste behin be, Lekeitio. Ume antzerkiak, komedia, esperimentazio lanak, abangoardia eta hankapaluak ikusteko aukera egongo da, besteak beste, hiru egunetan. Gaur goizean aurkeztu dute 2012ko Nazioarteko Kale Ant...
Giro ona izan zen nagusi, domekan, San Martin auzoko jaietan. Euriak be ezin izan zuen jaia zapuztu, horrela, bat-batean oholtza prestatu eta kanpoan egin beharreko dantza solte txapelketa baseliza barruan jokatu zen. Sei bikotek parte hartu zuten, eta Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga azpeitiarrak izan ziren jaun eta jabe. 200 euroko diru-saria eta garaikurra lortu zuten. Paella txapelketako parte hartzeileek be, aterpe barruan hartu zuten lekua, eta babesean prestatu zuten eguerdiko janaldia. Goizean euria egin bazuen be, arratsalderako dena altzatu eta denbora dotorea jarri zen. Halan, asko izan ziren jokora animatu ziren ume eta nagusiak. Batzuek musean eta briskan egin zuten bitartean besteak jolasean aritu ziren. Argazki galeria.
Erropak eta zapatak batuko ditu martitzenean eta eguaztenean Caritasek. Erropak, elizetxeko geletara eroan behar dira 18:00etatik 20:00etara. Caritas eta Rezikletaren artean sortu dute egitasmoa, eta erropa eta zapaten tratamentu eta berziklapenerako kooperatibaren bitartez, 30 lanpostu sortu dituztela jakitera emon du Caritasek.