Euri eta guzti, BTT martxa lagunarteko giroan joan da
Euria eta lokatza protagonista izan baziren ere, lagunarteko giro atseginean igaro zuten domeka Debabarreneko IV. BTT Martxara hurbildu ziren BTT zaleek. Eguraldi txarra dela eta, aurreko urteetan baino parte hartze txikiagoa izan zuen probak, baina hala eta guztiz ere, Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako 220 lagun elkartu ziren, baita Alcala de Henares eta Burgosetik etorritakoak ere. Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak eta Debegesa Garapen Agentziak eskualdeko BTT kluben laguntzarekin antolatutako martxa herrikoia da honakoa, eta helburua partaideei mendi bizikletaz gozatzeko aukera eskaintzea eta Debabarreneko BTT Zentroak dituen ibilbide ikusgarriak ezagutzera ematea da. Argazkiak ikusgai
Euria eta lokatza protagonista izan baziren ere, lagunarteko giro atseginean igaro zuten domeka Debabarreneko IV. BTT Martxara hurbildu ziren BTT zaleek. Eguraldi txarra dela eta, aurreko urteetan baino parte hartze txikiagoa izan zuen probak, baina hala eta guztiz ere, Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako 220 lagun elkartu ziren, baita Alcala de Henares eta Burgosetik etorritakoak ere.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak eta Debegesa Garapen Agentziak eskualdeko BTT kluben laguntzarekin antolatutako martxa herrikoia da honakoa, eta helburua partaideei mendi bizikletaz gozatzeko aukera eskaintzea eta Debabarreneko BTT Zentroak dituen ibilbide ikusgarriak ezagutzera ematea da.