Plaza Merkatuko jarduera indartzeko azterlana jarri du martxan Lekeitioko Udalak
Bertoko produktuen ekoizpenaren eta kontsumoaren garrantziaz jabetuta, Plaza Merkatuko jarduera indartzeko azterlana jarri du martxan Lekeitioko Udalak. Garapen ekonomikoa modu integralean aztertu eta hausnarketa estrategiko sakona egingo dute garapen ...
Bertoko produktuen ekoizpenaren eta kontsumoaren garrantziaz jabetuta, Plaza Merkatuko jarduera indartzeko azterlana jarri du martxan Lekeitioko Udalak. Garapen ekonomikoa modu integralean aztertu eta hausnarketa estrategiko sakona egingo dute garapen agentziagaz batera. Garapen ekonomikoaren esparrua ez ezik, Plaza Merkatuak izan ditzakeen erabilera anitzak be aztertu nahi dituzte, herritarren topaleku modura. «Plaza Merkatuak, bertako kontsumo eta elikaduraren inguruko funtzio garrantzitsua betetzeagaz gainera, bilgune sozial bat be izan daiteke-eta» adierazi dute. Diagnostikoa egiteko lehen fasea inkesta bidezkoa izango da, eta erosketa ohiturak ezagutzeko 300 inkesta inguru egingo dituztela jakitera emon dute.