Roberto Guimeransen ‘Bukaera’ filmak irabazi du Motz-motzian
Txalo zaparradapean ospatu da Motz-motzian lehiaketaren sari banaketa Zabiel Kultur Etxean. Epaileek hala erabakita, irabazlea Roberto Guimeransen Bukaera izan da. 18urtetik beherako saria, berriz, Amets Lekuberen Zirkua Badator. Zirkua Badijua-ri eman...
Txalo zaparradapean ospatu da Motz-motzian lehiaketaren sari banaketa Zabiel Kultur Etxean. Epaileek hala erabakita, irabazlea Roberto Guimeransen Bukaera izan da. 18urtetik beherako saria, berriz, Amets Lekuberen Zirkua Badator. Zirkua Badijua-ri eman diote. Eta Herritxarren Saria Larra Produkzioak egindako Mutrikutik zuzenean lanak eraman du. Parte hartzaile guztiek egin zuten bat sari banaketaren ekitaldian. Antolatzaileak «poz-pozik» agertu dira lehiaketak jasotako erantzunarekin.