Espainiako futbol selekzioak Iñigo Martinez ondarrutarra deitu du uztailaren 21etik abuztuaren 13ra bitartean Londresen (Ingalaterra) ospatuko diren Olinpiar Jokoak prestatzeko. 22 futbolarik osatzen duten aurreko zerrendan sartu da Realeko atzelaria....
Atxiloketa egunetatik bi urte eta erdi betetzekotan daudela, ailegatu da epaiketa. Uztailaren 9, 10 eta 16an epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean (Madrid) 2010eko urtarrilean Ondarroan, Gizaburuagan, Mutrikun eta Deban Ertzaintzak atxilotutako bederatzi lagunak. Horren aurrean, Ondarroako ezker abertzaleak mobilizatzeko deia egin die herritarrei. Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Igor Martin, Zunbeltz Bedialauneta, Urtza Alkorta, Xeber Uribe eta Olaitz Lemarentzat Fiskaltzak eskatzen duen kartzela zigorra, danak batuta, 117 urtekoa da. Ezker abertzaleak jakitera emon duenez, egun haietatik bi urtera eduki zuten atxilotuek Estatuko Fiskaltzaren zigor eskakizunen barri. Eskaerak inkomunikazio egoeran egindako frogetan baino ez direla oinarritzen berretsita, epaiketaren bermea salantzazkoa dela esan dute: «Ze bermerekin egingo da, beraien aurkako frogak torturapeko testigantzetan soilik oinarrituta badaude eta tortura horiek salatzearren espreski Defentsa epaitzen bada? Defentsa eskubidea akusatu guztiek duten eskubidea omen da. Zer gertatzen da Defentsa bera be akusatuta dagoenean?». MOBILIZAZIOAK Uztailak 8, domeka 13:00. Manifestazioa Alamedatik urtenda. Uztailak 9, 10, 16 20:00. Asanblada informatiboa Alamedan. 22:00. Poto hotsa balkoietatik.
Beti-betiko mezagaz eta Amorotoko ereserkiagaz, jaia goi-goitik ospatzen hasi dira herritarrak. Argazki galeria ikusi.
Obrak direla eta, uztailaren 9ra arte itxita egongo da herri biblioteka. Joan den asteko eguaztenean hasi ziren konponketa lanak, eta aste honetan amaituko dituztela jakitera emon dute udaleko arduradunek. Udako ordutegia egongo da gainera, astelehenet...
Aurten ez da eskupelota jaialdirik izango. Mutrikuko Udalaren egoera ekonomikoak urteko kirol programa guztiz baldintzatu du, eta horrek eragin du jaialdia bertan behera utzi behar izana, udal kirol zerbitzuak jakitera eman duenez. Hala eta ere, dato...
Aurten be, hondartzarako autobus zerbitzua jarri du martxan Etxebarriko Udalak. Uztaila eta abuztu osoan egongo da autobusa, jai egun eta asteburuak izan ezik. Etxebarritik Karraspiora eta Karraspiotik Etxebarrirako ibilbidea egingo du autobusak zehazt...