Astelehenean hasiko da 2010eko urtarrilean Ertzaintzak atxilotutako bederatzi lagunen kontrako epaiketa
Atxiloketa egunetatik bi urte eta erdi betetzekotan daudela, ailegatu da epaiketa. Uztailaren 9, 10 eta 16an epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean (Madrid) 2010eko urtarrilean Ondarroan, Gizaburuagan, Mutrikun eta Deban Ertzaintzak atxilotutako bederatzi lagunak. Horren aurrean, Ondarroako ezker abertzaleak mobilizatzeko deia egin die herritarrei. Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Igor Martin, Zunbeltz Bedialauneta, Urtza Alkorta, Xeber Uribe eta Olaitz Lemarentzat Fiskaltzak eskatzen duen kartzela zigorra, danak batuta, 117 urtekoa da. Ezker abertzaleak jakitera emon duenez, egun haietatik bi urtera eduki zuten atxilotuek Estatuko Fiskaltzaren zigor eskakizunen barri. Eskaerak inkomunikazio egoeran egindako frogetan baino ez direla oinarritzen berretsita, epaiketaren bermea salantzazkoa dela esan dute: «Ze bermerekin egingo da, beraien aurkako frogak torturapeko testigantzetan soilik oinarrituta badaude eta tortura horiek salatzearren espreski Defentsa epaitzen bada? Defentsa eskubidea akusatu guztiek duten eskubidea omen da. Zer gertatzen da Defentsa bera be akusatuta dagoenean?». MOBILIZAZIOAK Uztailak 8, domeka 13:00. Manifestazioa Alamedatik urtenda. Uztailak 9, 10, 16 20:00. Asanblada informatiboa Alamedan. 22:00. Poto hotsa balkoietatik.
Atxiloketa egunetatik bi urte eta erdi betetzekotan daudela, ailegatu da epaiketa. Uztailaren 9, 10 eta 16an epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean (Madrid) 2010eko urtarrilean Ondarroan, Gizaburuagan, Mutrikun eta Deban Ertzaintzak atxilotutako bederatzi lagunak. Horren aurrean, Ondarroako ezker abertzaleak mobilizatzeko deia egin die herritarrei.
Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Igor Martin, Zunbeltz Bedialauneta, Urtza Alkorta, Xeber Uribe eta Olaitz Lemarentzat Fiskaltzak eskatzen duen kartzela zigorra, danak batuta, 117 urtekoa da. Ezker abertzaleak jakitera emon duenez, egun haietatik bi urtera eduki zuten atxilotuek Estatuko Fiskaltzaren zigor eskakizunen barri. Eskaerak inkomunikazio egoeran egindako frogetan baino ez direla oinarritzen berretsita, epaiketaren bermea salantzazkoa dela esan dute: «Ze bermerekin egingo da, beraien aurkako frogak torturapeko testigantzetan soilik oinarrituta badaude eta tortura horiek salatzearren espreski Defentsa epaitzen bada? Defentsa eskubidea akusatu guztiek duten eskubidea omen da. Zer gertatzen da Defentsa bera be akusatuta dagoenean?».
MOBILIZAZIOAK
Uztailak 8, domeka
13:00. Manifestazioa Alamedatik urtenda.
Uztailak 9, 10, 16
20:00. Asanblada informatiboa Alamedan.
22:00. Poto hotsa balkoietatik.