Egoera ekonomikoak eraginda, ez da egingo eskupelota jaialdirik
Aurten ez da eskupelota jaialdirik izango. Mutrikuko Udalaren egoera ekonomikoak urteko kirol programa guztiz baldintzatu du, eta horrek eragin du jaialdia bertan behera utzi behar izana, udal kirol zerbitzuak jakitera eman duenez. Hala eta ere, dato...
Aurten ez da eskupelota jaialdirik izango. Mutrikuko Udalaren egoera ekonomikoak urteko kirol programa guztiz baldintzatu du, eta horrek eragin du jaialdia bertan behera utzi behar izana, udal kirol zerbitzuak jakitera eman duenez. Hala eta ere, datozen urteetan berriro jaialdia berreskuratzeko nahia agertu du udalak.
Bestalde, zesta-punta jaialdia uztailaren 21ean izango dela aurreratu du udal kirol zerbitzuak, 17.00etan hasita.