Hondartzara joateko autobusa egongo da Etxebarritik
Aurten be, hondartzarako autobus zerbitzua jarri du martxan Etxebarriko Udalak. Uztaila eta abuztu osoan egongo da autobusa, jai egun eta asteburuak izan ezik. Etxebarritik Karraspiora eta Karraspiotik Etxebarrirako ibilbidea egingo du autobusak zehazt...
Aurten be, hondartzarako autobus zerbitzua jarri du martxan Etxebarriko Udalak. Uztaila eta abuztu osoan egongo da autobusa, jai egun eta asteburuak izan ezik. Etxebarritik Karraspiora eta Karraspiotik Etxebarrirako ibilbidea egingo du autobusak zehaztutako egunetan. Euskalmet zerbitzuak emondako eguraldiaren aurreikuspenaren arabera zehaztuko dira autobusa egongo diren egunak, eta astelehenetan, Txomin eta Olaia tabernen aurrean, eta Udaleko web orrian, asteroko zerbitzua jarriko dute. Martitzen eta eguenetan 15:00etan irtengo du autobusak Karraspiorantz, eta astelehen, eguazten eta barikuetan 16:00etan. Bueltako autobusa, barriz, 19:30ean egongo da, astelehenetik eta barikura.