Mutrikuko Saturraran hondartzan marmokak agertu ziren herenegun. Hori dela eta, sorosleek bandera horia eta marmoken bandera jarri zuten. Aldundiak sorospen zerbitzuak jarduketa protokolo berria abian jarriko duela iragarri du.
Marmoken ziztada jasoz gero, jarraitu beharreko pausoak zeintzuk diren azaldu du Aldundiak: ziztatu duen lekuan ez hazka egin edo igurtzi, itsasoko uragaz azala garbitu, produkturik ez bota (ezta pixa be), marmoka zatiak kentzeko pintzak erabili, mina arintzeko zer edo zer hotza jarri hamabost minutuz eta alergia edukiz gero laguntza eskatu. «Bestelako sintomak agertzen badira, gertuen dagoen ospitalera joan beharko da herritarra».
Dena dela, hondartzara doazenei marmoken bandera bistan dagoen edo ez konturatzeko aholkua zabaldu du Aldundiak. «Sorosleek kostako zaintza egiten jarraituko dute eta arriskurik balego bainulariei jakinaraziko diete».
Halaber, beharrezkoa izango balitz, sosleek bainatzeko guneak mugatu egingo dituztela ohartarazi du Aldundiak.
Dena dela, bertoko kostaldean agertzen diren marmoka espezieak ez direla hain arriskutsuak aurreratu du Aldundiak.