Olinpiar Jokoak prestatzeko aukeratu dute Iñigo Martinez
Espainiako futbol selekzioak Iñigo Martinez ondarrutarra deitu du uztailaren 21etik abuztuaren 13ra bitartean Londresen (Ingalaterra) ospatuko diren Olinpiar Jokoak prestatzeko. 22 futbolarik osatzen duten aurreko zerrendan sartu da Realeko atzelaria....
Espainiako futbol selekzioak Iñigo Martinez ondarrutarra deitu du uztailaren 21etik abuztuaren 13ra bitartean Londresen (Ingalaterra) ospatuko diren Olinpiar Jokoak prestatzeko. 22 futbolarik osatzen duten aurreko zerrendan sartu da Realeko atzelaria. Aukeratuetatik lau kanpoan geldituko dira.
Luis Millak zuzentzen duen taldea barikuan kontzentratuko da Las Rozasen (Madrid, Espainia). Aste bat geroago bere lehenengo lagunartekoa jokatuko du, Senegalen aurka Masoalomasen. Azteazkenean, Mexicoren aurka jokatuko dute, Cadizen