Markina-Xemeingo Zelaiaren beheko partea itxiko dute txosnak jartzeko
Datorren astelehenetik aurrera, Zelaiaren beheko partea zirkulazioarentzako itxita egongo da. Karmen Jaiak direla eta, txosnak jarriko dituzte, aurten be, ingurune horretan, eta jaiak iraun bitartean ezin izango da bertatik autoarekin pasatu. Astelehenean hasiko dira txosnak muntatzen, eta beraz, egun horretan itxiko dute errepidea. Hori dela eta, inguru hori domekan utzitu beharko dela jakitera emon dute Markina-Xemeingo Udaleko ordezkariek. Aurtengo Karmen jaiak uztailaren 13tik 17ra ospatuko dira, eta hurrengo egunetan kenduko dira txosnak. Beraz, bidea uztailaren 19ra arte egongo da itxita.