Aurkezpena Mendibarren frontoian egingo da eta besteak beste, dokumentalean agertzen diren protagonistak egongo dira bertan.
Agintaldian dauden lehenengo urtearen balorazio ona egin du Etxebarriko Udalak. Aldeko balantzeagaz amaitu dute urtea, 300 mila euroko balantze positiboagaz, eta urte hasieran jarri zituzten proiektuak ataratzen dabiltzala azaldu dute. Udaletxean sart...
Datorren astelehenetik aurrera, Zelaiaren beheko partea zirkulazioarentzako itxita egongo da. Karmen Jaiak direla eta, txosnak jarriko dituzte, aurten be, ingurune horretan, eta jaiak iraun bitartean ezin izango da bertatik autoarekin pasatu. Astelehenean hasiko dira txosnak muntatzen, eta beraz, egun horretan itxiko dute errepidea. Hori dela eta, inguru hori domekan utzitu beharko dela jakitera emon dute Markina-Xemeingo Udaleko ordezkariek. Aurtengo Karmen jaiak uztailaren 13tik 17ra ospatuko dira, eta hurrengo egunetan kenduko dira txosnak. Beraz, bidea uztailaren 19ra arte egongo da itxita.
Lekeitioko gazteek bizikleta martxa egingo dute zapatuan herrian zehar. 20:00etan irtengo dira Eskolapetik gaztetxearen premia dutela aldarrikatzeko. Marasma saretzen prosezuaren baitan, Lekeitioko gazteen inguruko diagnostikoa egin zuten gazteek euren arazoak eta kezkak identifikatzeko. Diagnostiko horretatik ateratako emaitzak Zeresana egunean eztabaidatu zituzten, eta gaztetxe baten premia atera zen. Aldarrikapen horregaz dabiltza ordutik, martxan, Lekeitioko gazteak. Leku propio bat behar dutela adierazi dute, era askotara, behin eta berriro, eta euren txokoa jarri dute Eskolapean ekimenak zabaltzeko. Kanta bat atera eta bideoak be grabatu dituzte, eta uda honetan kalea hartuko dutela diote.