Dena prest dago Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdirako
Gaur arratasaldean hasiko da Lekeition, 2012ko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia. Danetara, hamaika talde arituko dira gaur hasi eta domekara arte entretenimendua eskaintzen. Euskal Herriko sei talde egongo dira: Gaitzerdi, Hortzmuga, Salitre eta Matrioska talde profesionalak, eta bestetik, Lekeitioko bi ekoizpen propio, Karkabia eta Lekittoko Deabruak. Bestalde, Frantziatik etorriko da Luc Amoros taldea Page Blanche arte-lan ikusgarriagaz, Uruguaytik dator D’Ailleurs taldea eta Kataluniatik bi ordezkari: Industrial Teatreraren asmamen zorrotza, eta Trifaldo konpainiaren zirku berria. Amaitzeko Gaztela aldetik dator Zanguango taldea, errealitatea eta fikzioa nahasteko duen trebetasuna erakusteko. Atzo aurkeztu zuten jaialdia Lekeition Imanol Agirre jaialdiaren zuzendari artistikoak eta Gorka Rodriguez Lekittoko Deabruak taldeko kideak. Bestalde, domekan, jaialdiagaz bat egingo duen kataluniako herri tradizioko Castellerrak egongo dira 14:00etan, plazan. Egitaraua: BARIKUA 19:30ean, plazan. HORTZMUGA (Euskal Herria). Libertia: txotxongiloak, panpina handiak, aktoreak eta umorea. 20:30ean, plazan. ZANGUANGO (Gaztela). La mecanica de la naranja. Matxuratuta dagoen furgoneta laranja bat kale erdian, eta familia baten etxe aldaketa dira istorioaren abiapuntuak. 23:00ean, plazan. KARKABIA (Lekeitio). Nire nia baino ez dut. Lekeitioko elkartearen ekimenezko Emakumeak sortzen lantegiak antzeztuko du Nire nia baino ez dut. Emakumea eta isolamendua kartzelan ditu oinarri. 00:00etan, talan. GAITZERDI (Euskal Herria). Suz. Hansel, Gretel eta txokolatezko etxetxoa ipuinaren bertsio librea. ZAPATUA 12:30ean, plazan. [...]
Gaur arratasaldean hasiko da Lekeition, 2012ko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia. Danetara, hamaika talde arituko dira gaur hasi eta domekara arte entretenimendua eskaintzen. Euskal Herriko sei talde egongo dira: Gaitzerdi, Hortzmuga, Salitre eta Matrioska talde profesionalak, eta bestetik, Lekeitioko bi ekoizpen propio, Karkabia eta Lekittoko Deabruak. Bestalde, Frantziatik etorriko da Luc Amoros taldea Page Blanche arte-lan ikusgarriagaz, Uruguaytik dator D’Ailleurs taldea eta Kataluniatik bi ordezkari: Industrial Teatreraren asmamen zorrotza, eta Trifaldo konpainiaren zirku berria. Amaitzeko Gaztela aldetik dator Zanguango taldea, errealitatea eta fikzioa nahasteko duen trebetasuna erakusteko. Atzo aurkeztu zuten jaialdia Lekeition Imanol Agirre jaialdiaren zuzendari artistikoak eta Gorka Rodriguez Lekittoko Deabruak taldeko kideak.
Bestalde, domekan, jaialdiagaz bat egingo duen kataluniako herri tradizioko Castellerrak egongo dira 14:00etan, plazan.
Egitaraua:
BARIKUA
- 19:30ean, plazan. HORTZMUGA (Euskal Herria). Libertia: txotxongiloak, panpina handiak, aktoreak eta umorea.
- 20:30ean, plazan. ZANGUANGO (Gaztela). La mecanica de la naranja. Matxuratuta dagoen furgoneta laranja bat kale erdian, eta familia baten etxe aldaketa dira istorioaren abiapuntuak.
- 23:00ean, plazan. KARKABIA (Lekeitio). Nire nia baino ez dut. Lekeitioko elkartearen ekimenezko Emakumeak sortzen lantegiak antzeztuko du Nire nia baino ez dut. Emakumea eta isolamendua kartzelan ditu oinarri.
- 00:00etan, talan. GAITZERDI (Euskal Herria). Suz. Hansel, Gretel eta txokolatezko etxetxoa ipuinaren bertsio librea.
ZAPATUA
- 12:30ean, plazan. D’AILLEURS (Uruguay). Un homme et une femme. Ikuskizun ibiltaria, poesiari lotua eta harrigarria.
- 19:00etan, plazan hasita. D’AILLEURS (Uruguay). Les Quincoces. Ikuskizun ibiltaria, poesiari lotua eta harrigarria.
- 19:30ean; Eskolapetik San Pedropera. SALITRE-TEATRO MUTANTE (Euskal Herria). Amor Ciego. Rompetechos itsua ezagutzeko aukera emongo du.
- 20:30ean, plazan. TRIFALDO (Herrialde Katalanak). L’es 3. Zirkuko arloak umorea eta dantza akrobatikoa eskaintzen ditu.
- 22:30ean, portuan. MATRIOSKA (Euskal Herria). Motel Matrioska. Maleta eskuan heldu eta Motel Matrioska ostatua hankaz gora jarriko du Smiz jaunak.
- 23:30ean, plazan. LUC AMOROS (Frantzia). Page Blanche. Aldamio bat altxatu eta aktoreek antzeztu, kantatu, idatzi… egingo dute.
- 00:30ean, plazan. LEKITTOKO DEABRUAK (Lekeitio). Mingorri. Mingorri izeneko suzko kalejira plazaratuko du. Mingorri Lekeitioko Aste Santuko txakur beltza eta beldurgarria da. Lekeitioko historia ezaguna kaleratuko dute su-txinparten magiaren bidez.
DOMEKA
- 12:30, ean, Eskolapean hasi eta plazan bukatu. SALITRE-TEATRO MUTANTE (Euskal Herria). Amor Ciego. Rompetechos itsua ezagutzeko aukera emongo du.
- 19:00etan, plazan hasita. D’AILLEURS (Uruguay). Parle-moi d’ailleurs. Ikuskizun ibiltaria, poesiari lotua eta harrigarria.
- 20:00etan, plazan. INDUSTRIAL TEATRERA (Herrialde Katalanak). De paso. Bizitzaren zikloari buruzko antzezlana da, eta clown ikuspegitik eratuta dago.